2006/11/15

SARRERA: URARI BURUZ ZER DEMONTRE DAKIGU?


Bai, guztiok dakigu ura beharrezkoa dugula, bai bizitzaren alde biologikorako, baina baita gizakiok dauzkagun beste giza-beharrizanetarako.

Baina inoiz paratu al zarete uraren aurpegi ezberdinak ikusten saiatzen? Zein da bere errealitate fisikoa? Zein da gure gorputzetan duen eragina? Nola dago banatuta munduan.. eta nola egon beharko litzateke? Zein da izan duen eragina gizaki eta gizarteen historian, hizkuntzetan, hezkuntzan?

Ura hatzen tartean ihes egiten digun moduan ihes egiten digute galdera guzti hoiei buruzko hausnarketa eta erantzunak. Beraz, sakondu dezagun pittin bat gehiago zerutik datorkigun "heze-zagun" honi buruz...

Zenbait jarduera taldeka egin beharko dituzuenez, taldearen izena eta taldekideenak (3 edo 4 pertsona) irakasleari esan beharko diezue WebQuest-a egiten hasterakoan.

Hiruhileko batean garatzeko lana duzue hau: egunero bi ordu izango dituzue jarduerak garatzen joateko (4 egun astero ordenagailu gelan edo liburutegian, eta egun bat plastika/teknologia gelan).

Oharra: jarduera edota lan ezberdin asko egiteko, WebQuest honetako "oharretan" idatzi edo sartu beharko dituzue erantzunak, eta horretarako beharrezkoa da lehenago Google edo Blogger-en kontua izatea ERABILTZAILEA eta PASAHITZA beharrezkoak baitira.

1. Naturarekin solasean (Natur Zientziak)

Sarrera:
Natur zientziak, gure inguruan gertatzen diren fenomenoak azaltzeko baliabide bereziak ditugu. Nahiz eta arlo desberdinetan banaturik aztertzeko ohitura dagoen (Biologia, Geologia, Matematikak, Fisika eta Kimika) elkar konplementatzen dira eta ingurumenean ematen diren aldaketak, bost arloen partehartzearen ondorio dira. Guztiok dakigu gorputzaren (zelula-biologia) %70etik gora H2O garela. H2O? Bai, uraren formula kimikoa (formulazioa+disoluzioak). Eta nor ez da ibili uretan igerian? Batzuek flotatzen dute, baina zergatik doaz beste batzuk uretan bera? (Arkimedesen printzipioa, indarrak (pisua, bultzada), detsitatea, bolumenak...). Urak dituen ezaugarri bereziek ezinbestekoa bihurtu dute planeta honetan; are gehiago, Lurraren kanpoko itxura eta materialen konposizioaren eraldatzaile nagusienetakoa dugu (geologia, higadura...). Baina nola azaldu paperaren gainean aldaketa guzti hoiek? Badakigu gertatzen direla eta gertatuko direla, baina nola neurtu edo aurreesango ditugu? Gaitasun hori duen tresna berezi bat existitzen da. Aurreko guztia lotzen duen tresna. Egunero guztiok erabiltzen duguna. Ezagutu nahi? Ongi etorri zientzien hizkuntzaren (Matematikak, deribatuak=aldaketa) mundura!

Lanaren prozedura:
.) Ibai baten ibilbidea aztertu, urak bide hori moldatzen egin duen lana eta haren zergaitia bilatuz. Ibilbide horren zatiak eta hauen arteko desberdintasunak azaleratu.
.) Itsasoko urekin bat egitean zer gertatzen zaio ibaiko urari? Aurkitzen diren konposatuen izaerak aztertu. Nondik datoz, zer dela eta agertzen dira toki horretan?
.) Guztiok ezagutzen dugu "pero mira como beben los peces en el rio" gabonetako abestiaren zati famatua, baina... Frogatu esaldi hau itzelezko gezurra dela. Zergatik ez da posible esaldiak dioena?
.) Izokina, ibaietan jaio baina itsasoan bizi. Zeintzu aldaketa ematen dira arrain honen fisiologian hau posible izateko?
.) Esperientzia: Arkimedesen printzipioa konprobatzen! -Materiala: Probeta, tamaina nahiko desberdineko bola bi, denbora neurtzeko kronometro edo erlojua, URA. -Garapena: Probeta urez bete (neurtu ur zutabearen altuera= sakonera).Utzi bola txikia erortzen uretan, neurtu bera heltzen behar duen denbora. Idem bola haundiarekin. Zein desberdintasun agertzen dira? Arkimedes ados al dago emaitzarekin? Justifikatu.

Ebaluazioa:
-%20: Ariketa guztietan baloratuko da informazioaren zehaztasuna, ikasitakoa ulertzea ( adb. gaia azaltzeko gaitasuna eta soltura izango dira horren adierazgarri) eta informazio iturrien erabilera; zenbat eta zabalagoa hobe. -%75: (%15 jarduera bakoitzeko): Jarduera bakoitzaren planteamendua, arazoa bideratzea eta askatzea. Arrazonamendu egokiak ematea egindakoa eta lortutakoa justifikatzeko. Formula eta hizkuntza matematiko egokiaren erabilera. Ebazpenaren pausuen sekuentzia logikoa. Esperimentuaren kasuan, %5a prozesuaren akta jasotzeari dagokio. Prozesuan zehar gertatzen dena zehaztuz. -%5: Aurkezpenari (garbitasuna, homogeneotasuna, e.a.). Ortografia akatsek lanaren balorazio totala jaitsiko dute. entregatzeko "comentarios"-en sartu. Bertan aurkitu dituzue jarraitu beharreko pausuak.

Baliabideak:
http://www.hiru.com/fisika/fisika_00900.html (Fisika orokorrari buruz) http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=5532 (Ibaiak) http://www.revistaaquatic.com/asociaciones/PirineosPesca/docs/anatomia.pdf (Izokinak) http://www.cibernetia.com/tesis_es/CIENCIAS_DE_LA_VIDA/ZOOLOGIA/ZOOLOGIA_MARINA/4 (Arrainen fisiologia)
http://www.pedramol.com/pescados/salmon.htm (Izokinak) http://www.windows.ucar.edu/tour/link=/earth/Water/salinity.sp.html (Uraren propietateak)

2. Uraren teknologia (Teknologia)

Sarrera:
Ura manipulatzen dugu eta teknologia ezberdinak erabiltzen ditugu horretarako. Ura biltzen dugu, kudeatzen dugu, tratatzen dugu, edangarria bihurtzen dugu, teknologia ezberdinen bidez. Teknologia hauen ezaugarriak landu egingo ditugu programa honetan.

Lanaren prozedura:
Taldeak egingo dituzue, gehiengoz 4 kidez osotuta.
Talde bakoitzak, uraren teknologiari buruz gai bat aukeratuko duzue. Urari buruzko prozesu teknologiko bat aukeratu duzue, honako arlo hauetaz: uraren bilketaz, ur- tratamenduaz, banaketaz edo arazketan; edo baita energia sortzeko sistemez, gatz-gabetzeaz ere, edota urarekin ikusirik duen edozein teknologi prozesutan.
Gaia aukeratu eta gero, honi buruzko azterketa; eta urak pasatzen duen ibilbide osoa ondo ezagutu beharko duzue.
Gaia klasean aurkeztu beharko duzue eta horretarako behar diren material guztiak ere prestatuko dituzue: materialen artean tresnarik garrantzizkoena, maketa bat sortzea izango da.
Maketa hau hiru dimentsioetako grafiko baten bitartez sortuko duzue, eta edozein materialekin egin ahalko duzue. Maketa honek teknologia prozesuan urak egiten duen ibilbidea azalduko du era errez batean. (Esate baterako: errota batek egiten duen jarduera uraren aldean; edo kresalari gatza kentzeko tresnak egiten duena; edo ur energiaren prozesua; urtegien funtzionamendua; etxeko txorroten funtzionamendua...).
Maketa hori sortzeaz gain beste baliabide batzuk erabili ahalko dituzue, aukeratutako ur- teknologia zeuen aurkezpenean azaltzeko; adibidez, horma-irudiak; ilustrazioak, ordenagailuaren bitartez (Power Point programa)...
Aurkezpenean azalduko duzuenaren laburpena, txosten idatzi batean bilduko duzue, non agertuko diren gaiaren izenburua, teknologiaren funtzionamendua, gai honen abantailak eta arazoak, adibideak, eta abar...
Bestaldetik eta txosten horretan ere, taldeak berak egindako lan honen gorabeherak azalduko dituzue: kide guztien izen-deiturekin batera, lan hau egiteko banatu dituzuen ardurak eta erantzukizunak nolakoak izan dira eta nola banandu dituzuen. Lana egin duzuen bitartean gertatutako arazoak eta emandako irtenbideak. Egin duzuen lanaren aldeko autokritika eta balorazioa, kalifikazio jakin baten bidez.

Ebaluazioa:
Lanaren edukiak baloratuko dira, bai teoria aldetik bai grafikoen aldetik: orokorretik %20ak balioko du.
Aurkezpenean, argitasuna, adierazteko trebetasuna eta denboraren egokitzea baloratuko da: %20ak ere bai.
Maketan, adierazgarritasuna, argitasuna eta originaltasuna baloratuko da: kasu honetan %40ak balioko du.
Lan taldearen prozesuan, ia egokia eta orekatua izan den ala ez baloratuko da: %20ak balioko du.

Baliabideak:
Lan teorikorako, iturri ezberdinetako bilaketa grafikoa zein idatzizkoa (liburutegian, internet- bilatzaileetan, aldizkarietan, entziklopedietan...) markatutako egileei buruz, eta geroko hautaketa.
Tecnología del agua delako aldizkaria. Edi: Elsivier Información profesional. http://www.elsevier.es
Ingeniería del agua aldizkaria. Edi: Fundación para el fomento de la ingeniería del agua.
Hispagua Sistema Español de información sobre el agua. http://hispagua.cedex.es
Bilbao Bizkaia ur partzuegoa. http://www.consorciodeaguas.com
Confederación hidrografica del Guadalquivir. http://www.chguadalquivir.es
Desaladora de Sagunto. http://www.aytosagunto.es
Ministerio de agricultura, pesca y alimentación. http://www.mapa.es
Depuradora de agua. http://www.gencat.net

Hauetaz gain beste informazio asko bila dezakezue interneten (erabili bilatzaile ezberdinak eta hitz-klabe desberdinak) zein eskolako liburutegian edo beste liburutegietan, euskaraz zein beste hizkuntzetan (Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa...)

3. Ura artean (plastika)

Sarrera:
Uraren errepresentazioa era ezberdinez azaldu da, eta artearen historian zehar zenbait artistek eta arte-taldeek erabili ohi izan dute.

Lanaren prozedura:
Ariketa honek bi alde izango ditu: bata teorikoa, praktikoa bestea.
Alde batetik arlo ezberdinetako egile jakin batzuek egina aztertuko duzue.
Hori dela eta maila teorikoan, urari buruzko artelanekin eta egileekin zerrenda bat egingo duzue, baina ikasle bakoitzak sortu nahi dituen gaiak ere kontuan hartzen. Horrekin batera txosten labur bat prestatuko duzue, non bilduko dituzuen irudi grafikoak (hau ez da posible izango musika edo dantzaren aldeko obra sortu nahi badute); bai eta asmatu nahi den obraren izenburua ere, egilearen edo egileen izena, jaio -eguneko lekua eta data, urarekin lortu nahi duten harremana, eta azkenik iruzkin laburtua.
Arlo praktikoan, asmatu nahi duzuen obra artistiko hori egitean datza, horren burutzapenean.
Edozein arlo artistikori dagokiona izan liteke; hots, pintura, eskultura, ikus-entzunezkoa, argazkigintza, antzerkia edota dantza... Gure egunerokotasunean duen garrantziaz arituko da, edo horren arazoak, luzaera mugagabea edo edertasuna... Eta hori guztia, dauzkagun giza- zentzumen denak eragin ahalko ditugula kontuan hartzen (hau da, ikusmena, ukimena, entzumena, usaimena, dastamena). Beraz, paisaiari egin ahal dio erreferentzia; edota lainoari, hezetasun tropikalari, hotzarekin batera euria, horma, izotza, lakuetako lasaitasuna, ibaietako eta itsasoko eraginkortasunari, ikuspegi ezberdinetako sentsazioari...
Iruzkin kritikoan obra horren zergatia, nolakotasuna eta ondorioa zehaztuz joango zarete.
Azkenik, izenburua ere zehaztuko duzue, izen batez edo esaldi labur batean azaltzen obraren alderen bat.

Ebaluazioa:
Lan teorikoan honako hauek hartuko dira kontuan: obra horiek urarekin duten erlazioa; bai eta erabiliko den bibliografia, irakasleak ekarria zein ikasleek euren kabuz bildua. Eta ikasleek egindako txosten laburra eta iruzkina. Honek guztiak kalifikazio osoko % 20ak balioko du.
Izenburuaren aldetik originaltasuna eta kontzeptuen sintesia baloratuko da. Eta justifikazioan, adieraziko diren argudioak eta defentsaren koherentzia ere bai. Arlo honek ere %20ak balioko du.
Lan praktikoan orokorrean eta azken ondorioa hartuko dira kontuan (esate baterako, forma, koloreak, gaiak, bukaera, erakusteko tokia eta modua...); hauetaz gaian kontzeptuen kopurua eta sintesia. Arlo hau garrantzizkoena eta zailena izanik, oro har, %60ak balioko du.

Baliabideak:
Lan teorikorako, iturri ezberdinetako bilaketa grafikoa zein idatzizkoa (liburutegian, internet- bilatzaileetan, aldizkarietan, entziklopedietan...) markatutako egileei buruz, eta geroko hautaketa.
Gure gai honetaz egileen, obren eta arlo ezberdinen zerrendak:
Pinturaren aldean:
Ivan Aivazovski: La tormenta en el mar
Camper David Friedrich: El mar de hielo
Esculturaren aldean:
Chillida: “El peine de los vientos”
Andreu Alfaro: “Talls”
Ikus- entzutekoei buruz:
Bill Viola: “5 ángeles para el milenio”
Marusela Gravell: “Mirando al mar”
Teatroari buruz:
La Fura Dels Baus: “Naumon”
Compañía H2O teatro: “Espectáculos para piscinas”, “pasacalles”
Beste batzuk:
Terry Rogers: Instalación el "Bourgeois"
Yayoi Kusama: Instalación “Agua”
Julie Atlas Muz: Fotografías “La sirena”
Yann Arthus Bertrand: Fotografías del mundo
Camarón: Musika “Como el agua”
Tchaikousky: Musika “El lago de los cisnes”
Hokusai: Comic “La gran ola”

Hauetaz gain beste informazio asko bila dezakezue interneten (erabili bilatzaile ezberdinak eta hitz-klabe desberdinak) zein eskolako liburutegian edo beste liburutegietan, euskaraz zein beste hizkuntzetan (Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa...)

4. Gizarte ezberdinen lotura urarekin (Gizarte Zientziak eta Historia)

Sarrera:
Denboran zehar, gizakiok geure ingurunea (lurra, sua, meteorologia, itsasoa... eta URA) era ezberdinetan ikusi edo ulertu dugu:
Hasiera batean, jainkoek edo izkutuko izakiek gidaturiko zerbait zelakoan, gu babestu egiten ginen eta ein batean eta ahal genuenean, probetxatu. Hau litzateke aintzinako ideia edo "paradigma": EZ GENEKIEN NONDIK ZETORREN, EZTA EIN HANDI BATEAN ERE NOLA KONTROLATU. Halere, zenbait zibilizazio edo gizartek (Mesopotamia, Egipto, Grezia, Roma, Hegoamerika..) ahaleginak egin zituzten ura hobeto ulertzen: nondik zetorren, nora zihoan, nola kontrolatu genezaken.
Zientzien eta ezagutza zientifikoaren sormen eta garapenarekin (XVI. mendetik XX edota XXI. mendeetaraino), naturaren prozesuak ulertzen hasi ginen, kausa-efektu loturak sortuz eta hortaz, natura eta URA kontrolatzeko ahalmenak garatuz (ingenieritza, lan hidrauliko handiak: kanalak eraiki, hezeguneak sikatu, itsasoko urei lurra "irabazi", ibaiak desbideratu...): URA EZAGUTU, KONTROLATU ETA ERABILTZEA ZEN HELBURUA. NATURAREN ETA URAREN "JABEAK" GINEN... ETA IZATEN JARRAITU NAHI DUGU!
Baina XX. mendean zehar eta batez ere XXI. mende honetan, ikusi da natura ez dela "gurea", guk erabiltzen dugun einean zihurtatu behar garela lurran diren beste izakiek ere erabili behar dutela, eta gure ondorengoei, gaur egun daukaguna (edo hobe/gehiago) utzi behar diegula. Hementxe kokatuko genuke URAREN KULTURA BERRIA.

Lanaren prozedura:
Honoko galderei erantzun, hemen klikatuta edo "ebaluazio" ondoren agertzen diren "comentarios"-en sartuta:
.) Azaldu zeintzu izan diren uraren hiru "kulturak" edo "paradigmak" (zaharra, gaurkoa eta berria), eta zeintzu diren haien arteko ezberdintasun handienak. Zein duzue gustokoen eta zergaitik?
.) "Kultura Zaharretik" hartu zibilizazio edo gizarte eredu bat, eta azaldu nola ulertzen zuten haiek ura, zein neurri edo teknologia zeukaten ura kontrolatzeko (ingenieritza, lan hidraulikoak), eta zertarako erabiltzen zuten (uraren banaketa). Uraren banaketa giza-legezkoa zela/dela uste duzue?
.) "Gaurko kultura"ko lan hidrauliko bat aukeratu (urtegia, kanala, sikutze-plana...) eta azaldu horren nondik-norakoak: zer arazo konpontzeko sortu zen, zeintzu ziren helburuak, zein kostu izan zuen (denbora, dirua, ingurugiroarekiko eragina, inguruko gizarte edo herriekiko eragina).

LANA TALDEKA EGITEKO, KOORDINATZAILE/MODERATZAILE ETA IDAZKARIA AUKERATU BEHAR DITUZUE. ETA ROL EDO POSTU HOIEK ALDATU EGIN BEHAR DIRA UNITATE EZBERDINAK EGITERAKOAN.

GOGOAN IZAN: ERANTZUN BAKOITZA LORTZEKO ERABILITAKO BALIABIDEAK (WEB ORRIAK, ALDIZKARIAK, LIBURUAK, ETAB.) ONDO ZEHAZTU BEHAR DIRA: NON, NOIZ, ZEIN ORRIALDETAN...), ETA KOORDINATZAILE ETA IDAZKARIA NOR IZAN DIREN ERE ZEHAZTU.

Ebaluazioa:
*Erantzuna zuzen egotea: %0-tik, %30-ra
*Zergati edo arrazoiketa puntu bakoitza: %10 (gehienez %30)
*Hausnarketak, eritziak: %0-tik %20-ra
*Bibliografia edota linkak zehaztea: %0-tik %10-ra
*Idazkeraren egokitasuna (ortografia, gramatika, hizkuntza aberastasuna): %0-tik, %10-ra

Baliabideak:
Informazioa bilatzen hasteko Web orriak:
http://www.labsindikatua.org/arloak/ingurugiroa/ald/pdf_eu/08pdf (Uraren Kultura Berria)
http://www.unizar.es/fnca/index3.php?pag=1&id=1 (Fundacion Nueva Cultura del Agua)
http://www.eionet.europa.eu/gemet/concept?cp=4084&langcode=eu (EIONET - European Environment Information and Observation Network / Europako Ingurugiro Informazio eta Ikuskapen Sarea)
http://ares.unimet.edu.ve/mecanica/bpii00/Historia/historia.htm (Ingenieritzaren Historia)
http://html.rincondelvago.com/historia-de-la-ingenieria.html (Ingenieritzaren Historia)
http://ec.europa.eu/research/water-initiative/pdf/agua_vida_es.pdf (Ura, historia, gizarteak...)
http://www.floreaga.org/modulos/usuariosFtp/conexion/archivos64A.pdf (Greziako Zientzia garapena)
http://hispagua.cedex.es (Hispagua - Espainiako Urari buruzko Informazio Sistema)
http://www.geocities.com/gsilvam (Hidraulika / Ingenieritzari buruzko kontzeptu orokorrak)
http://www.uclm.es/cr/caminos/PlanEstudios/38046.htm (F.J.Rodr.Lazaro - Ingenieritzaren Historia eta Estetika)

Hauetaz gain beste informazio asko bila dezakezue interneten (erabili bilatzaile ezberdinak eta hitz-klabe desberdinak) zein eskolako liburutegian edo beste liburutegietan, euskaraz zein beste hizkuntzetan (Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa...)

5. Uraren kultura berria (Etika eta Filosofia)

Sarrera:
Gaur egun garatzen hasi den URAREN KULTURA BERRIA delakoa, azkeneko hamarkadetan ikertutako hainbat arazoekin lotuta doa: ingurugiroaren deusestea, garapen iraunkorra, CO2 eta beste gasen igoera, aldaketa klimatikoa, munduko ondasunen banaketa ezegokiaren arazo morala eta gure ondorengoei, gaur egun daukaguna (edo hobe/gehiago) utzi behar diegula.
Kontzeptu horren barne, ur mota desberdinak definitzen dira, haien beharrizana edota etikagatik: BIZI-URA, HIRITAR-URA, NEGOZIO-URA eta ILEGAL-URA.
Guzti hau, mundu osoan, bai modu lokalean zein globalean ematen ari diren URAREN BANAKETARI BURUZKO ARAZOAK konpontzeko lehen pausoa besterik ez da. Hortik jarraitzeak merezi ote du? Denborak esango digu...

Lanaren prozedura:
Honoko galderei erantzun, hemen klikatuta edo "ebaluazio" ondoren agertzen diren "comentarios"-en sartuta:
.) Zer da "Uraren Kultura Berria"? Azal itzazue zergatik sortu den kontzeptu hori eta zeintzu diren bere helburuak.
.) Definitu "Bizi-Ura", "Herritar-Ura", "Negozio-Ura" eta "Ura-delitua"ren kontzeptuak
.) Itoiz urtegiko gatazka hartuta, bilatu eta garatu itzazue zuen "rol"aren arrazoiak, ondoren debatean erabiltzeko.

LANA TALDEKA EGIN BEHAR DA, KOORDINATZAILE/MODERATZAILE ETA IDAZKARIA AUKERATU BEHAR DITUZUE. ETA ROL EDO POSTU HOIEK ALDATU EGIN BEHAR DIRA UNITATE EZBERDINAK EGITERAKOAN.

GOGOAN IZAN: ERANTZUN BAKOITZA LORTZEKO ERABILITAKO BALIABIDEAK (WEB ORRIAK, ALDIZKARIAK, LIBURUAK, ETAB.) ONDO ZEHAZTU BEHAR DIRA: NON, NOIZ, ZEIN ORRIALDETAN...), ETA KOORDINATZAILE ETA IDAZKARIA NOR IZAN DIREN ERE ZEHAZTU.

Ebaluazioa:
*Erantzuna zuzen egotea: %0-tik, %30-ra
*Zergati edo arrazoiketa puntu bakoitza: %10 (gehienez %30)
*Hausnarketak, eritziak: %0-tik %20-ra
*Bibliografia edota linkak zehaztea: %0-tik %10-ra
*Idazkeraren egokitasuna (ortografia, gramatika, hizkuntza aberastasuna): %0-tik, %10-ra

Baliabideak:
Informazioa bilatzen hasteko Web orriak eta artxiboak:
http://www.esnips.com/nsdoc/973a689a-6779-4f38-bd5c-61496e3019da (Uraren Kultura Berriari buruzko PowerPoint aurkezpena)
http://www.esnips.com/doc/92e1fde9-bdae-438a-91a4-8727165c753b (Uraren Kultura Berriari buruzko PowerPoint aurkezpen laburtua + Euskal Ur Lege berriari buruzko ohartxoak)
http://www.labsindikatua.org/arloak/ingurugiroa/ald/pdf_eu/08pdf (Uraren Kultura Berria)
http://www.unescoeh.org/dokumentuak/UrarenTopaketak.pdf (UNESCO: Uraren Topaketak)
http://www.unizar.es/fnca/index3.php?pag=1&id=1 (Fundacion Nueva Cultura del Agua)
http://www.barcelona2004.org/esp/banco_del_conocimiento/documentos/ficha.cfm?idDoc=296 (Agua-Vida)
http://www.unesco.org/courier/1999_02/sp/edito/txt1.htm (Uraren etika)
http://www.ikasbil.net/ (Euskarazko Bilatzailea: erabili "ura" edo antzeko hitz-kodeak bilaketetarako)
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-6333/eu/contenidos/informacion/aguas_y_litoral/eu_955/introduccion.html (EAEko Uraren Legedia)
http://maps.google.es (Google Maps: bilatu Itoiz, Aoiz...)
http://www.greenpeace.org/espana/campaigns/aguas/salvemos-itoiz (Greenpeace España - Itoiz)
http://www.riegosdenavarra.com/itoiz/pregun1.htm (Riegos de Navarra S.A. enpresa)
http://www.esnips.com/doc/751cd439-3294-41a4-b945-82e6e79767f4 (Canal de Navarraren dokumentua)
http://www.aoiz.es (Aoiz-ekoUdaletxearen WebOrria)
http://www.diariodenoticias.com/ediciones/2005/12/23/sociedad/navarra/d23nav6.499468.php (Madrileko TSJ-k emandako eritzia)
http://www.tmcrew.org/int/itoiz/es_index.htm (Solidarios con Itoiz)

Hauetaz gain beste informazio asko bila dezakezue interneten (erabili bilatzaile ezberdinak eta hitz-klabe desberdinak) zein eskolako liburutegian edo beste liburutegietan, euskaraz zein beste hizkuntzetan (Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa...)

6. "Urak dakarrena urak daroa" (Euskera)

Sarrera:
Abesti baten zatia dugu baina a zer nolako egia! Gaur egun, aurreko jardueretan ikusiko zenutenez ura gure etxeetara "berez" heltzen da, baina nola egiten ote zuten gure arbasoek, aiton-amonek, ura eskura izateko? Aurrerapenak dakartzan gauzen artean aintzinako ohiturak galtzen joatea da, nahiz eta ez beti! Hori nolabait ekiditzeko eta bide batez, zergatik ez gure nagusiekin hizketalditxo eta barre batzuk egiteko, gai honen garapenerako proposamena dakarzkizuegu. Etxeko zein inguruko pertsonen laguntzaz egiteko lana dugu hau eta Euskera lantzeko egingo dugu, beraz, ongi etorri Euskalherriko euskera guztiak!

Lanaren prozedura:
Hemen planteatzen dizuegun jardueraren funtsa, galdeketa bat egitea da. EuskalHerrian (edo beste lurralde batzuetan) orain dela urte asko, ura etxeetara eramateko erabiltzen ziren metodoak ezagutzea izango du helburu. Ura eramateko metodoez aparte, hauen izenak, erbilitako aparatu e.a en izenak jasotzea ere nahi dugu, euskeraz. Galdeketa, zuen familiako edo hurbileko nagusiei egin beharko diezue; nahi izanez gero, herrietako udaletxe eta patzuergoetan ere egin ditzakezue galdeketak. Urarekin zerikusia duten ezagutzen dituzten abestiak ere eska ditzakezue. Ohiturekin erlazionatua dagoen edozein gauza onartuko da. Euskeraz ez diren elkarrizketak egitea ere posible da baina aurkezteko itzuli egin beharko dira, ahal denik eta zehatzen. Originala ere aurkeztu beharko da beste hizkuntzan. Lanak parte desberdinak izan beharko ditu.
1.) Elkarrizketa egiteko planifikazioa: nor hautatu, zergatik, zer galdetuko zaio...
2.) Elkarrizketa/k eta elkarrizketatuen aurkezpena eta hauei buruzko informazioa.
3.) Egindako lanari buruzko gogoeta edo hausnarketa.

Ebaluazioa:
Kontutan hartuko dira batez ere hizkuntzari lotutako ezaugarriak (%60), baina mamia ere oso garrantzitsua izango da (%30), baita lanaren estrukturaketa ere(%10). Ortografi akatsak ez dira onartuko gai honetan. Lana entregatzeko ondoren agertzen diren "comentarios"-en sartu beharko duzue. Bertan aurkitu dituzue jarraitu beharreko pausuak.

Baliabideak:
Lan hau egiteko izango duzuen informazio iturria zuen inguruko pertsonen jakituria izango da. Zuen esku dago beraz ahal denik eta informazio gehien lortzea.