2006/11/15

2. Uraren teknologia (Teknologia)

Sarrera:
Ura manipulatzen dugu eta teknologia ezberdinak erabiltzen ditugu horretarako. Ura biltzen dugu, kudeatzen dugu, tratatzen dugu, edangarria bihurtzen dugu, teknologia ezberdinen bidez. Teknologia hauen ezaugarriak landu egingo ditugu programa honetan.

Lanaren prozedura:
Taldeak egingo dituzue, gehiengoz 4 kidez osotuta.
Talde bakoitzak, uraren teknologiari buruz gai bat aukeratuko duzue. Urari buruzko prozesu teknologiko bat aukeratu duzue, honako arlo hauetaz: uraren bilketaz, ur- tratamenduaz, banaketaz edo arazketan; edo baita energia sortzeko sistemez, gatz-gabetzeaz ere, edota urarekin ikusirik duen edozein teknologi prozesutan.
Gaia aukeratu eta gero, honi buruzko azterketa; eta urak pasatzen duen ibilbide osoa ondo ezagutu beharko duzue.
Gaia klasean aurkeztu beharko duzue eta horretarako behar diren material guztiak ere prestatuko dituzue: materialen artean tresnarik garrantzizkoena, maketa bat sortzea izango da.
Maketa hau hiru dimentsioetako grafiko baten bitartez sortuko duzue, eta edozein materialekin egin ahalko duzue. Maketa honek teknologia prozesuan urak egiten duen ibilbidea azalduko du era errez batean. (Esate baterako: errota batek egiten duen jarduera uraren aldean; edo kresalari gatza kentzeko tresnak egiten duena; edo ur energiaren prozesua; urtegien funtzionamendua; etxeko txorroten funtzionamendua...).
Maketa hori sortzeaz gain beste baliabide batzuk erabili ahalko dituzue, aukeratutako ur- teknologia zeuen aurkezpenean azaltzeko; adibidez, horma-irudiak; ilustrazioak, ordenagailuaren bitartez (Power Point programa)...
Aurkezpenean azalduko duzuenaren laburpena, txosten idatzi batean bilduko duzue, non agertuko diren gaiaren izenburua, teknologiaren funtzionamendua, gai honen abantailak eta arazoak, adibideak, eta abar...
Bestaldetik eta txosten horretan ere, taldeak berak egindako lan honen gorabeherak azalduko dituzue: kide guztien izen-deiturekin batera, lan hau egiteko banatu dituzuen ardurak eta erantzukizunak nolakoak izan dira eta nola banandu dituzuen. Lana egin duzuen bitartean gertatutako arazoak eta emandako irtenbideak. Egin duzuen lanaren aldeko autokritika eta balorazioa, kalifikazio jakin baten bidez.

Ebaluazioa:
Lanaren edukiak baloratuko dira, bai teoria aldetik bai grafikoen aldetik: orokorretik %20ak balioko du.
Aurkezpenean, argitasuna, adierazteko trebetasuna eta denboraren egokitzea baloratuko da: %20ak ere bai.
Maketan, adierazgarritasuna, argitasuna eta originaltasuna baloratuko da: kasu honetan %40ak balioko du.
Lan taldearen prozesuan, ia egokia eta orekatua izan den ala ez baloratuko da: %20ak balioko du.

Baliabideak:
Lan teorikorako, iturri ezberdinetako bilaketa grafikoa zein idatzizkoa (liburutegian, internet- bilatzaileetan, aldizkarietan, entziklopedietan...) markatutako egileei buruz, eta geroko hautaketa.
Tecnología del agua delako aldizkaria. Edi: Elsivier Información profesional. http://www.elsevier.es
Ingeniería del agua aldizkaria. Edi: Fundación para el fomento de la ingeniería del agua.
Hispagua Sistema Español de información sobre el agua. http://hispagua.cedex.es
Bilbao Bizkaia ur partzuegoa. http://www.consorciodeaguas.com
Confederación hidrografica del Guadalquivir. http://www.chguadalquivir.es
Desaladora de Sagunto. http://www.aytosagunto.es
Ministerio de agricultura, pesca y alimentación. http://www.mapa.es
Depuradora de agua. http://www.gencat.net

Hauetaz gain beste informazio asko bila dezakezue interneten (erabili bilatzaile ezberdinak eta hitz-klabe desberdinak) zein eskolako liburutegian edo beste liburutegietan, euskaraz zein beste hizkuntzetan (Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa...)

No hay comentarios: