2006/11/15

6. "Urak dakarrena urak daroa" (Euskera)

Sarrera:
Abesti baten zatia dugu baina a zer nolako egia! Gaur egun, aurreko jardueretan ikusiko zenutenez ura gure etxeetara "berez" heltzen da, baina nola egiten ote zuten gure arbasoek, aiton-amonek, ura eskura izateko? Aurrerapenak dakartzan gauzen artean aintzinako ohiturak galtzen joatea da, nahiz eta ez beti! Hori nolabait ekiditzeko eta bide batez, zergatik ez gure nagusiekin hizketalditxo eta barre batzuk egiteko, gai honen garapenerako proposamena dakarzkizuegu. Etxeko zein inguruko pertsonen laguntzaz egiteko lana dugu hau eta Euskera lantzeko egingo dugu, beraz, ongi etorri Euskalherriko euskera guztiak!

Lanaren prozedura:
Hemen planteatzen dizuegun jardueraren funtsa, galdeketa bat egitea da. EuskalHerrian (edo beste lurralde batzuetan) orain dela urte asko, ura etxeetara eramateko erabiltzen ziren metodoak ezagutzea izango du helburu. Ura eramateko metodoez aparte, hauen izenak, erbilitako aparatu e.a en izenak jasotzea ere nahi dugu, euskeraz. Galdeketa, zuen familiako edo hurbileko nagusiei egin beharko diezue; nahi izanez gero, herrietako udaletxe eta patzuergoetan ere egin ditzakezue galdeketak. Urarekin zerikusia duten ezagutzen dituzten abestiak ere eska ditzakezue. Ohiturekin erlazionatua dagoen edozein gauza onartuko da. Euskeraz ez diren elkarrizketak egitea ere posible da baina aurkezteko itzuli egin beharko dira, ahal denik eta zehatzen. Originala ere aurkeztu beharko da beste hizkuntzan. Lanak parte desberdinak izan beharko ditu.
1.) Elkarrizketa egiteko planifikazioa: nor hautatu, zergatik, zer galdetuko zaio...
2.) Elkarrizketa/k eta elkarrizketatuen aurkezpena eta hauei buruzko informazioa.
3.) Egindako lanari buruzko gogoeta edo hausnarketa.

Ebaluazioa:
Kontutan hartuko dira batez ere hizkuntzari lotutako ezaugarriak (%60), baina mamia ere oso garrantzitsua izango da (%30), baita lanaren estrukturaketa ere(%10). Ortografi akatsak ez dira onartuko gai honetan. Lana entregatzeko ondoren agertzen diren "comentarios"-en sartu beharko duzue. Bertan aurkitu dituzue jarraitu beharreko pausuak.

Baliabideak:
Lan hau egiteko izango duzuen informazio iturria zuen inguruko pertsonen jakituria izango da. Zuen esku dago beraz ahal denik eta informazio gehien lortzea.

No hay comentarios: